President´s wife 2

2008 Otsaila 27 @ 21:20 (The President)

Presidentearen emazteak gimnasia egiten du

eta senarra

atean izaten du zain.

Presidentearen emazteak

bere semearen kirol jantziekin egiten du gimnasia.

Iruzkinak

Izanak

2008 Otsaila 17 @ 23:21 (Ostolaza´s reflections)

Ez dakit nolakoa izan nahi dudan.

Badakit nolakoa ez dudan izan nahi.

Iruzkinak

Ostolaza arraroa da

2008 Otsaila 17 @ 23:16 (Ostolaza´s reflections)

Poztu naiz

esan didazunean ez dela hain arraroa

bakarra nintzela uste bainuen.

Baina zure irribarreak lasaitzeko esaten zidan,

ez naizela hain arraroa,

zuk ere barrukoak idazten dituzula.

Baina, nago ez ote garen bi arraro

zu eta ni

Zuk ezetz erantzun didazu irribarrez,

ezetz,

ez garela arraroak, eta bagina, ez litzatekeela ezer txarra.

Eta nik orduan desiatu dut

desiatu

arraro izatea.

Zurekin arraro izan behar badut,

plazer bat izanen delako.

Iruzkinak

Aurpegiak eta bizkarrak

2008 Otsaila 17 @ 23:06 (Ostolaza´s reflections)

Aurpegia-bizkarra

Aurpegia ematen ez duenak

bizkarra ematen du.

Ez dago tartekorik.

Iruzkinak

The president

2008 Otsaila 17 @ 13:37 (The President)

President

Presidente jauna gizon harroa da,

bere burua presidente izendatzeko harroa behar du izan…

eta, “presidente” hitzak berarekin darama “boterea” ere,

boterezalea, beraz, presidentea…

Saiatuko da beti goitik behera begiratzen,

nahiz eta txikia izan,

hanka puntetan jarriko da,

edota mahai gainean, akaso…

baina goitik behera begiratuko dizu…

eta hori ez, inola ez, hori ez dut gustuko.

2 Iruzkin

President´s son

2008 Otsaila 17 @ 13:15 (The President)

President´s son

Presidente jaunaren semea

bakartia da…

ez du aitaren antzik…

aitak besteei agintzen dien bitartean

besteek agintzen diote semeari

Aitak ez daki hori…

 

Iruzkin 1

President´s wife

2008 Otsaila 17 @ 12:54 (The President)

wife

                                                                  Presidente jaunaren emaztea

                                                                  isila da…

                                                                  senarrak esaten baitu esan baharreko guztia,

                                                                  eta gehiago…

                                                                 Presidente jaunaren emazteak

                                                                 ez du erabakirik hartzen

                                                                 senarra gai baita bere erabakiak ere hartzeko…

                                                                 bere azken erabakia, 

                                                          presidente jaunarekin ezkontzea izan zen…                                 

 

2 Iruzkin

President´s glasses

2008 Otsaila 17 @ 12:34 (The President)

President´s glasses

Presidente jaunaren antiajuak

karratuak, karratu luzeak

nik ez ditut horrelakoak erosiren…

presidente jaunaren antza edukiren nukeelako.

Eta ez, hori ez, sekula, hori ez dut nahi.

Iruzkin 1

Blog zerbitzua: mundua.com · Hosting zerbitzua: borobila
Edukien lizentzia: Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin 2.5