Eta damutzeak ez dik ezertarako balio

2008 Uztaila 15 @ 16:30 (Galtzaileen kluba)

Ez dituk maite

biharamunak.

Batez ere, bezperan egina gorrotatzen duanean.

Bai, esaten didak lasai egoteko,

alkoholak ez duela barkatzen.

Baina tarteka ikasi nahi huke,

ixilik egoten,

eta begiraden jomuga izan nahi hori

ahanzten.

Betiko berritsuek betiko hitz berak esaten dizkiate behin eta berriz,

eta betiko moduan hitz jario aspergarriari men egiten diok.

Eta halakoetan berritsuen konplize huts baizik ez haiz bihurtzen.

Egia esan, agian hainbestetan errepikatzen diken batek

arrazoi pixka bat eduki zezakek.

Mick, inutila haiz.

Eta galtzailea.

zabaldubildudel.icio.us

3 Iruzkin

  1. Irati -(e)k esandakoa

    Uztaila 15, 2008 @ 8:55 pm

    Kepa ez esan hori! Ez zara ez inutila ez galtzailea. Bai, batzutan gauak bizkarra ematen digu eta goizean gauean egindako jokabidetaz lotsa sentitzen degu. Baina gaua halakoa izan ohi da, traidore huts bat. Benga Añorgako festak diala, irribarre handi bat ahoan!
    Muxu goxo bat!

  2. ostolaza -(e)k esandakoa

    Uztaila 16, 2008 @ 5:28 pm

    millesker!

  3. amaia -(e)k esandakoa

    Uztaila 19, 2008 @ 6:54 am

    Damutzeak iragana aldatzeko balioko balu, ez genuke ezer bere hortan utziko, etengabe aldatuko genuke pasatakoa, oraina desberdina izango zelakoan. hau egin izan banu… hau esan izan ez banu… banu eta banu…
    Ez genuke gure ekintzen ondorioetan pentsatuko, ez eta guk benetan zer nahi dugun jakingo. Hobe agian gauzak diren bezala utzi behar izatea.

    beno kepa, festak ondo jungo ziala espero det, mxuk!

Iruzkin bat idatzi

Blog zerbitzua: mundua.com · Hosting zerbitzua: borobila
Edukien lizentzia: Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin 2.5