Denok ditugu mamuak gure barnean. Behin batek esan zidan:
- Aizak, nirekin edozertaz hitz egin dezakek, politikaz izan ezik.
Edo heriotzaz edo sexuaz edo edozertaz.
Nik, horiei deitzen diet mamu.
Gizakiak hori egiteko joera du. Nire amonarekin ez hitz egin sexuaz. Behin esan zioten hori pekatu zela eta hortik aurrera mamu bat gehiago du barnean.
Pertsonak sailkatzea ere modan dago. Lagun batek esaten badizu halako hura harroa dela, zuk bere iritzia zure egiten duzu automatikoki eta ezagutu gabe badakizu harroa dela. Mamu bat gehiago barnean.
Eta ikusten baduzu norbait gustuko ez duzun zerbait egiten, segituan sailkatuko duzu. “Horrekin ibiltzea txorakeria litzateke”. Ez dugu pertsona gehiago ezagutzeko nahirik izaten. Nork ez du inoiz txoroarena egin?
Baina ez, ahoberoegiak gara, eta arrazoi gabekoak. Mamuak ditugu barnean eta mamuekin bizitzera ohituta gaude.
Eta norbait balego, kasualitatez, mamurik ez duena, benetan zoriontsu litzateke.
Blog zerbitzua: mundua.com · Hosting zerbitzua: borobila
Edukien lizentzia: Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin 2.5
Miren -(e)k esandakoa
Uztaila 23, 2008 @ 10:50 pm
Denok ditugu mamuak gure barrenean, gu geu ere gure mamu propioa bilakatzen garelarik noiz edo noiz. Baina zoriona beste ataza batzuetatik doala esango nuke. Pentsa dezakezu bat harroa dela, edo “kreido mozolo”horietako bat. Baino nahiz eta ideia ustel hori zeure egiten duzun, ez zara zoriontsu izango halako pertsonak existitzen direla pentsatzeagatik?
Ez dakit. Mamuena erlatiboa da neretzat. Beti izango dezu mamu bat gatibu, gibeleko izkina batetan, (izan ere munduak hainbeste inperfekzio ditu…!) baina zoriona, ez da horren eskuraezina, soilik nolabait hala saldu digutela dela uste det, hura sentitzeko aukera urrundu zigutela noizbait… eta guk amua irentsi genuen.
Pentsa, zoriontsu ez izatearena ere mamu isil bilakatu degu…