Ni ez naiz hemengoa

2008 Uztaila 28 @ 23:54 (Belfast)

Leihoa

Ohartzen naiz, tarteka,
leiho honetatik begira jartzen
naizenean,
ez nagoela nire lekuan.
Xake taulatik kanpo dagoen
peoia naiz.
Puzzle ia osatuaren
galdutako zatia.
Eta fitxa horiek
ez dute “fitxatasunik”
euren tokian ez badaude.
Nik ere,
“ni” izateko,
nire betikoa behar dut
inguruan.
Nire etxea, nire hizkuntza
eta nireak.
zabaldubildudel.icio.us

3 Iruzkin

  1. maialen -(e)k esandakoa

    Uztaila 29, 2008 @ 11:03 pm

    e… enteatu naiz zuk kantatzen dezula udako kanta elejitua izan dana, alegiya, zementon da gure heroiana jejeje

    ai ama bukaerako koro oik….

  2. idoia -(e)k esandakoa

    Uztaila 30, 2008 @ 10:25 am

    Ta Belfasten jira iten ai omen zeate?

  3. ostolaza -(e)k esandakoa

    Abuztua 1, 2008 @ 12:37 am

    ajaj, bai oixe, emen gabiltz eunero kontzertuk ematen jaj

Iruzkin bat idatzi

Blog zerbitzua: mundua.com · Hosting zerbitzua: borobila
Edukien lizentzia: Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin 2.5