Mundua.com
 
Bloga sortu  Sartu  

Artxiboa: 2009 Uztaila

Sekretu bat

Asteartea, 2009 Uztaila 28

Sekretu bat daukazula. Eta zer? Nik ere baditut nireak. Ez duzu usteko gehiago zarenik ezta? Zeren hala bada, amigo, jai baituzu. Begira…zera esan nahi dizut: nik zure adina nuenean ere antzeko gauzak pentsatzen nituen eta ez pentsatu soilik, ekintzak ere egiten nituen, ekintza burugabe eta ustelak liratekeenak bizar zuri baten [...]

Emir Kusturika | 2 iruzkinak

Billy herrena, azken cowboy jakintsua

Asteazkena, 2009 Uztaila 22

Billy herrenak irribarre egin du zaldiaren pausu makalen erritmoan bizitzari begiratzean. Zeruertzeko eguzki handituak itzal beltza luzatzen du dunen gainean; duna monotonoen gainean kapelaren silueta beltza. Eta isiltasun amaigabean hots ttipi bat sortzen da segunduro, aberearen hankek hondarrarekin topo egitean sortzen duten hura, eta hotsa hedatzen da urrun, inguruko hondar ale bakoitzean eta kaktus bakartietan, [...]

Emir Kusturika | Iruzkin 1

Bizitza koloretan

Ostirala, 2009 Uztaila 3

Ipuinetako leku fantastikoak adinako kale bat omen dago, urrun, ametsetako irla galdu batean. Bertan paretek irakatsi egiten omen dute eta ontziak nabe bihurtzen, gizakiek barrua askatzen duten bitartean. Kantatzen dituzte doinu alaiak eta elkarri irribarre egiten. Zoriontsu omen dira. Egunsentirik lainotsuenetan ere kolorez jantzita esnatzen da tokia eta alaitasun mugagabea kutsatzen omen dio inguruari. Eta [...]

Emir Kusturika | 0 iruzkin

Hori diozu jeloskor zaudelako

Asteazkena, 2009 Uztaila 1

- Apropos izkiriatu zuen ohar hura gorri koloreko azala zuen liburuxka hartan, nahita utzi zuen koaderno hura mahai gainean, ezker aldean gainera, eta ondoren lehen orria agerian uztea pentsatu zuen, hori ere planifikatuta. Radio-kasetean musika psikodeliko apur bat jarri eta egunkariak lekuz mugitu zituen. Hau dena ez da zentzugabea, ez. Zure lagun onenari hots egin [...]

Emir Kusturika | 2 iruzkinak

Mick Ostolaza blogaren 2009 Uztaila artxiboetan zaude.

Atalak