Fisikaz
Larunbata, 2009 Abuztua 29
Gurpilak bira egingo du ezerk galarazten dion arte.
Zuritik beltzera egin duzu salto, kontrola ezin dituzun arrazoiak medio eta zure borondatearen aurka. Baina esku batek heldu dizu lepotik eta bizitzak xake taularen tankera hartzen duenean [ia beti], zu zaldi bihurtzen zara. Gizakion legea da agian. Agian. Izan ere, nola barneratu bere ausentzian zu ez zaudela bakarrik? Laguna ez bada ez duela zertan etsai [...]
Apurka erre zituen izkribu sakratuak, su txikian, haienganako zuen gorrotoak heriotzarik krudelena desio zielako akaso, edota parez pare begira zuen jende uholdearen mirespenaz ahalik eta gehien gozatu nahi zuelako agian. Pikutara, zioen ozen, profeta, orakulu eta haien gezurrak. Gaurtik aurrera gizakia aske da geroa nahi duen eran eraikitzeko. Iragana ezabatuko dugu gaur, askatasuna hainbeste aldiz [...]
Ulertu dut ametsak ordezka daitezkeela. Eta minik ez sentitzeko nire larruazalaz ahantzi behar dudala, nortasunari uko egin, gizaki bezala pentsatzeari. Borrokaren erdian ohartu naiz nire gerra alferrikakoa dela eta banoa urrun, desertuko desertore baten gisan. Traidore deituko didate, saltzaile, baina egunen batean ohartuko dira guzti hau dela gezurra, bi bandoetan daudela alargunak, ameslariak, maitaleak eta [...]
Berdin du indarrak nola dauden, une egokian erasotzea da gakoa.
Marinel galduen lurraldea: hemen izarrak erortzen dira.
Egunerokotasunetik at zegoen edozerk bere onetik ateratzen zuen Franck. Errutina droga bihurtzen denean zoriontsu egiten zaitu goizeroko iratzargailu pelmatiak, zortzi orduko lan aspergarriak eta etxera iritsi osteko telebistaren aurreko denborapasa hutsalak. Triangelua deitzen zion egun bakoitzari, lehen aipatutako hiru akzioak ziren egunaren ardatz nagusi eta triangelutik irteten zen edozerk, zenbaki ezezagun baten telefono deiak edota [...]
Mick Ostolaza blogaren 2009 Abuztua artxiboetan zaude.
Azken iruzkinak