Mundua.com
 
Bloga sortu  Sartu  

Ispiluak betazaletan

2009 Abendua 6

itsu

Orduan gogoraraziko didazu lehengo astekoa, heriotzarena. Heriotzaz pentsatzen aritu nintzela barraren zurruntasuna lagun. Goizaldean, harategi moderno hartan. Ez dira une egokienak halako gauzetarako, arrazoi duzu. Baina zer, galderek erasotzen banaute? Ezikusiarena egiteak ez du norberarekin balio, zu zarelako ikusten duzuna eta ikustea nahi ez duena, aldi berean. Ispilu baten aurrean katez lotuko bazintuzte bezala da, baina okerragoa. Betazalen pean ere ispiluak egongo balira legez. Mingarria, zeharo.

zabaldubildudel.icio.us

Argazkigintza | Iruzkinak | Trackback Igo gora

2 Iruzkinak “Ispiluak betazaletan”

  1. 01

    ba bai, zoritxarrez munduaren funtzionamendu erreala ez da, izan beharko litzatekeena. garbiagoa izan beharko zan, ezta? baina weno, gizarteak iruzur egiten saiatzen jarraitzen du (“betazalak erauzten”, ona da hortako). eta holako trukoak ongi datoz amonatxo bat pozik uzteko, ala ez? gainera, goxotasuna garesti ordaintzen dan balorea da, garestiegi nere gusturako…

    neri ere gustatu zitzaidan idazten bukatu nunian. koadernoan miraria izango da!! jajaja

    martin Riella-(e)k 2009 Abendua 7-(e)an bidalia
    Igo gora
  2. 02

    Tarteka egiak mintzen gaitu, eta kosta egiten da eguzkiaren argi leuna gure azalaren kontra dabilen energia gisa onartzea.
    Gainera beti ere egia errealak zein diren ere hautematea nekeza izaten da, ahaleraren arau eta matematiken abilezia finagatik.
    Mingarria burrukatu gabe etsipenean geratzen denaren inpotentzia, buruak dioenari hankek erantzuten ez diotenean.
    Baina errexagoa da ixilik bizitzea.
    Begietan egien erantzunak aurkitzen badira ere, ez dugu euren hizkuntzan ikasi, nahia eta errealitatea bereizteko nahikoa adorerik eduki nahi ez dugulako.
    Eta ixilik begiratzen dihardugu. (Batzuetan gozamen txikiko krimenak izan daitezkeen arren…)

    sophie-(e)k 2009 Abendua 7-(e)an bidalia
    Igo gora

Iruzkin bat idatzi

  •  
  •  
  •  

Istorio hontako iruzkien berri izateko aukera duzu: iruzkin jarioa.

Zebra erdi

Atalak