Single sock cutting the beard (at midnight)
2009 Abendua 27

Pelikula futurista bat ikusi behar nuke, lasaitzeko. Bidezidorrak omen dira topatu behar direnak, baita lurzoru zikina badute ere. Pikutara. Pikutara teatroak eta maskara beltzak, gidoilari eta aktoreak, protagonistak eta publikoa. Gero esango dute edatea txarra dela. Osasunerako. Lezioak edonon, arbela da mundua eta zuk irakurri besterik ez duzu. Baina ahal duzuna bakarrik ikasten duzu. Nahi duzuna, esango dizute batzuek. Kaka diskurtsoentzat, ezker eta eskuinekoen hitz potolo zein meharrentzat. Denok gara gure inguruaren biktima. Eta gezur txikiengatik ez balitz… istorioak gezur politak direla esango banizu, zer? Duda egingo zenuke akaso. Ez, ez zait iruditzen, gaur egun duda ez du inork egiten. Seguru hitz egiten du jendeak. Baleki bezala. Nik ere bai. Miopeek ere badute mundua ikusteko era bat, batzen dituen arrazoi bat eta bizitzeko estilo bat. Askok hori ere ez.
Eta hik, hik zeri begiratzen diok?
Bizarra moztea izango dut onena. Eta pelikula futurista bat ere ikusi behar nuke, despistatzeko edo.


4 Iruzkinak “Single sock cutting the beard (at midnight)”
01
eztakigu zerri egiten diozun arrapostu, baino agian ez dezu guk ulertzerik nahi, jakin beharko duenak jakingo du…
02
bizarra moztean kontuz! yugularra gertu dago, mick. eta behin ikusi zintudan hiltzen…
03
eztiot inori erantzuten, sophie, ez naiz erantzunak blog bidez eman zalea. Besterik gabe da idatzi bat.
martin, mick hiltzen ikusi omen zenuen. Nik ere bai, itxuraz. Baina…gertatzen da ba, pelikuletan eta, helburu bat izan eta hori buru belarri lortu nahi denean, bidean gauza berriak ezagutzea?
Eta agian bat iristen da hasierako helburu haiek lortzera (ni mike ipintzera iritsi nintzen), baina ia ez dute helburu haiek asetzen eta bidean topatu duen zerbaitek gehiago asetzen du (mick lehendik nuen, ez det izena bidean topatu, baina bai blogaren goikaldean jartzeko arrazoia).
Azkenean, bidekoarekin geratzen da.
Adibide bat jartzeko, neska batekin maitemintzen da Joe, Emilyrekin. Eta edozer egiteko prest dago bera konkistatzeko. Hala, opari bat erostea bururatu zaio, baina eztaki zer erosi. Susan Emilyren ahizpa txikiarengana joaten da aholku bila eta honek lagundu egiten dio. Erosketa egiten dute eta afaltzera joaten dira elkarrekin, Susan eta Joe. Eta afarian hitz egiten dute, luze. Afaria amaitzean, Joe konturatu da erosi duena ez diola Emilyri eman nahi, baizik eta orain Susanek ordezkatu duela hasieran Emilyrekiko zuen desioa.
Helburuak ordezka daitezke, batez ere maitasunaz ari bagara.
Eta maitasunaz ari ez bagara, ba askotan ere bai. Ahulak garelako.
04
Idatzia irakurri eta pentsatzen, erreflexionatzen hasi naiz. Ondoren egutegira begiratu dut, bai gaur Abenduak 28 da. Inuzenteen eguna. Denon eguna. Gaur gezurrak zilegi dira. Gauzak irakurri eta pentsatzen hasi baino lehen baztertu ditzaket gaur. Hori bai, urteko beste 364 egunekin desberdintasun bat aurkitzen duenarentzat opari bat.
Nik ere film futurista bat ikusiko dut, film distopiko bat, etorkizun beltzeko film bat, cyberpunk filosofiaduna, gaur egungo mundua txarragoa izan ezin dela ziurtatzeko. Tamalez, atzo moztu bait nuen bizarra. Olentzerorekin ez nahasteko. kanorioZ Ostolaza!
Iruzkin bat idatzi