Mick Ostolaza
Kobratzailearena
Kobratzeari utzi zenion behin,
eta nik,
nik zure ahotsa entzuten dut
kartera irekitzen dudan bakoitzean.
Zorrak kitatuko ditut baina,
gaxuak zu eta zutarrak.
Erreklamazio orriak
Oroitzapenak saltzen ditut kale ertzeko dendan.
Nahi duenak eskuragarri ditu erreklamazio orriak.
Egozentrikoarena
Gaua da, euri tantek pertsiana zulatu nahi dute eta Mick bere logelan dago.
Gauza material den orori heltzen dio: kitarra hartu du-hiru akorde jo eta utzi egin du-,  musika entzuten hasi da- kanta erdian itzali du-, liburu bati ekin dio- baina ezin ditu lau hitz jarraian irakurri...
Zeharka
Zeharka hitz egin bazenidan, ez nizun ulertu.
Ez bazenidan zeharka hitz egin, ulertu nizun.
Kontua da zeharka hitz egin zenidan ala ez.
Tximeleta
Tximeleta izan nahi duen
Harra naizela uste dut.
Amets egiten dut,
Hegoak hazi zaizkidala
Baina goizean esnatzean,
Tarteka,
Ohartzen naiz ezetz,
Oraindik asko falta zaidala
Tximeleta izateko.
Eta neure burua kontsolatzen
Hasten naiz,
Esanez,
Agian hobe dela horrela,
Besteak bezalako har bat izatea.
Bai baitakit
Tximeletek bizia labur dutela.
Koaderno horia II (eromena)
Gauero begiratzen diot erlojuari,
azaldu ez zinen egunean bezalaxe.
Ordutik parke hartako arbustoak
asko hazi dira.
Eta nik beste espaloira pasatzen
jarraitzen dut,
aldatzeko,
ez omen da ona kalea zuzen
zeharkatzea.
Hala dio medikuak,
nire bizar urdindua baino urte
gehiago biziko naizela oraindik.
Baina bakarrik bizitzeko,
hobe bizarra moztu.
Plantxatzen ikasi dut ordutik,
aizu,
eta gustuko dut.
Ur beroaren lurrunak
zure hatsa gogorarazten didalako,
agian.
Edo, besterik gabe,
Koaderno horia I
Egunak ez dira alferrik pasatzen.
Egunero ari naiz,
Bizitza eraikitzen,
Zer izan nahi dudan pentsatzen,
Nire benetako ni-a sortzen.
Badakit etorkizuna,
Argia ala iluna
Izan daitekeela,
Eta iluntasunari
Beldur izateari
aspaldi utziagatik,
bakarrik naiz,
gau ilunean.
Bakardadeari
Beldur diot
Nahi dudana
Ez denean.
Iraganari egin ohi diot barre,
Ez orainari.
Askotan ohartu gabe
Bihar gaurkoari egingo diodala.
Beldur naiz,
Hartu beharreko konpromezuen beldur.
Nahiz eta egin beharrekoa jakin,
Ez dut gaur egingo,
Hobe bihar.
Uste dut,
Ahmed
Ahmedek ez du lagunik. Klaseetara joaten da eta bazkaltzeko zerbait jan ostean arratsaldea ordenagailuaren aurrean igarotzen du. Ordenagailuak errespetatu egiten du: berak agindutakoa bete eta arparik ez jo.
Gaur goizean eskolara eguzkitako betaurreko moderno batzuekin sartu da Ahmed.
Ni ez naiz hemengoa
Ohartzen naiz, tarteka,
leiho honetatik begira jartzen
naizenean,
ez nagoela nire lekuan.
Xake taulatik kanpo dagoen
peoia naiz.
Puzzle ia osatuaren
galdutako zatia.
Eta fitxa horiek
ez dute "fitxatasunik"
euren tokian ez badaude.
Nik ere,
"ni" izateko,
nire betikoa behar dut
inguruan.
Nire etxea, nire hizkuntza
Zoriontsu
Ez dut sortu
Poemarik ederrena.
Ezta sortuko ere.
Ez dut eman
Barruan dudan onena.
Ezta emango ere.
Ez naiz
Irabazlea.
Ezta izango ere.
Ni,
Ez nintzen jaio
Onena izateko.
Baina,
Abesti batek
Malko bat lapur diezadake.
Muxu batek, beste bat.
Hitz batek, irri bat.
Eta zoriontsu naiz.